BEREZIAK
Atal honek Bilbo eta Bizkaia sakonago ezagutzen lagunduko dizu, jendea, kultura, bizimodua edo programatutako ekitaldi nagusiak hobeto ezagutzen. Hemen, jakina, iritzia eman ahal izango duzu, gai hauetako bakoitzari buruz, informazioa gehitu edo beste iritzi batzuei erantzun. Atal bereziak aldiro berrituko dira eta zure laguntzarekin, irakurtzen dituenak, gure errealitatearen parte bat ezagutuko duela gaude. Ea ba.

Bilbao-Bizkaia zure mugikorrean
Zer hobeto herri edo lurralde bat ezagutzeko turismoko gida zure mugikorrean izatea baino?
Kaleetan zehar paseatzea eta eraikin bati edo plaza bati buruzko informazioa jasotzea, edo besterik gabe, jatetxe edo farmazia bat aurkitzea, orain zure mugikorrean karga sinple bat eginda lor dezakezu. Zerbitzu hori erabat doakoa da eta aplikazioa bluetooth igortzailetik, WAPetik edo www.mybilbaobizkaia.com webgunetik jaitsi ahal izango duzu.
Plataforma berri horren bidez, mapen, planoen eta turismoko liburuxken ohiko ikuspegia aldatu ahal izango da, tresna mugikorrak erabili ahal izateko.
Halaber, aplikazioak ibilbide turistikoetan zehar intuizioaren arabera nabigatzea ahalbidetuko dizu, hots, kaleak eta toki interesgarriak bilatu, mapa elkarreragilean sartu eta informazio erabilgarria erdiesteko aukera, hala nola, helbideak, telefono-zenbakiak eta monumentuen edo tokirik erakargarrienen deskripzioa. Bada, "Bilbao-Bizkaia zure mugikorrean" euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen da, eta multimedia-baliabideak eta ibilbideen nahiz turismoko guneen bideoak eta argazkiak jasotzen ditu.
Aplikazioa merkatuko mugikor gehienekin bateragarria da eta GPSrik gabeko tokietan edo GPS dagoen tokietan funtzionatzen du. Bizkaiko turismo-bulegoetan (lehenengo fasean Bilbokoak izango dira) eta Aldundiko zenbait eraikinetan, esaterako, Alde Zaharrean kokatutako Euskal Museo Etnografiko eta Historikoan, Bluetooth igortzailea duten monolitoak egongo dira. Erabiltzaileek aplikazioa igortzailera hurbilduta deskargatu edo gaurkotu ahal izango dute. Gisa berean, bertsio errazagoa ere eskaintzen da, informazio sinplifikatua eta garrantzi gutxikoa biltzen duena, batez ere, memoria txikia duten mugikorretan erabili ahal izateko.
Turismoko informazioari buruzko proiektua jadanik abian jarrita dago eta hurrengo urteetan horren funtzionaltasunak nahiz baliabideak areagotzea aurreikusi da. Teknologia-mota horren arrakastaren oinarria ibilbide, bide eta agenda berrien gaurkotzean eta audio-, bideo- eta argazkigintza-baliabide berriak jasotzean datza
GETXO. ITSASALDI-SUSTAPEN
EGONALDIAK GETXON
50€
LOGELAKO
